8 asteko barne bidaia
Eta agian, egun hauetan zehar...
🌿 lehenago konturatu zara nola zauden
🌿 une batez gelditu zara zure buruarekin
🌿 zure gorputza pixka bat gehiago entzun duzu
🌿 edo aspaldian ahaztuta zenuen leku bat berriro sentitu duzu barruan
Baliteke dena aldatu ez izana.
Baina baliteke ere...
zerbait jada berdin ez sentitzea.
Eta agian orain badakizu:
zure buruarengana itzultzeko bidea existitzen dela.
Niregana Itzuli 8 asteko barne bidaia da,
7 egun hauetan ireki den hori zaintzen, sendotzen eta sakontzen jarraitzeko.
Ez gehiago egiteko.
Ez perfektua izateko.
💛 Zure buruarekin harreman berri bat eraikitzen jarraitzeko.
Agian konturatu zara...
7 egun hauetan ez dugu dena aldatu.
Ez dugu zure bizitza irauli.
Eta hala ere...
baliteke zerbait mugitu izana barruan.
Agian:
🌿 lehenago konturatzen zara nekatuta zaudenean
🌿 lehenago entzuten duzu zure gorputzak esaten dizuna
🌿 zure buruari galdetzen hasi zara:
"Nola nago?"
🌿 edo lehen baino leunago tratatzen duzu zeure burua
Eta agian konturatu zara ere...
hau ez dela 7 egunetako kontua bakarrik.
Urteetan ikasi dugu:
👉 eusten
👉 besteak lehenesten
👉 gure beharrak atzeratzen
👉 geure burua azken tokian uzten
Eta hori ez da aste batean desikasten.
Horregatik sortu nuen 8 asteko bide hau.
🌿 Zer aurkituko duzu 8 aste hauetan?
Ez da teoria gehiago.
Ez da motibazio gehiago.
Ez da zure buruari gehiago exijitzeko beste espazio bat.
💛 Zure buruarekin berriro konektatzeko bidea da.
Astez aste...
🌿 gelditzen ikasiko duzu
🌿 zure emozioak entzuten
🌿 barruko zama ikusten
🌿 zure beharrak aitortzen
🌿 zeure buruari leunago hitz egiten
🌿 zure lekua hartzen
🌿 barrutik aukeratzen
🌿 eta zure barruko ahotsa berriro entzuten
Pixkanaka.
Zure erritmoan.
💛 Zugandik.
🌿 8 asteko barne bidaia
1. ASTEA
Gelditu eta nabaritu
Zure gorputza entzuten hasi.
2. ASTEA
Zer sentitzen dut?
Emozioei izena jartzen eta lekua egiten.
3. ASTEA
Zenbat daramat barruan?
Nekea eta zama ikusten hasi.
4. ASTEA
Eta nik zer behar dut?
Zure beharrak entzuten hasi.
5. ASTEA
Leunago nire buruarekin
Autoexijentziatik autoerrukira.
6. ASTEA
Nire lekua hartzen
Mugak beste modu batera bizitzen.
7. ASTEA
Zugandik aukeratzen
Barruko ahotsa berriro entzuten.
8. ASTEA
Zer mugitu da nire baitan?
Aldaketa aitortu eta integratzen.
🌿 Nola egingo dugu bidea?
Ez dituzu ordu luzeak behar.
Ez duzu dena gelditu behar.
Ez duzu perfektu egin behar.
💛 Zure eguneroko bizitzan txertatzeko sortuta dago.
Jasoko duzuna:
🎧 Astero 3 audio gidatu
(24 audio guztira)
✍🏽 Audio bakoitzean luzatutako hausnarketarako galderak
📖 Prozesuaren koadernoa
zure erantzunak, kontzientzia eta bizitakoa jasotzeko
📝 Hasierako galdetegia
abiapuntua ezagutzeko eta nola zauden ikusteko
🌿 Erdialdeko jarraipen-puntua
prozesuan nola zoazen begiratzeko
📝 Amaierako galdetegia
egindako bidea eta barruan mugitu dena aitortzeko
💬 WhatsApp bidezko laguntza eta gertutasuna
🫶 Zure erritmoan egiteko askatasuna
🎁 Bonus bereziak:
• Mini Pausa Gidatua
• Larrialdiko Audio Gidatua
• Indarguneen Premium Bonusa
• Jarraipen Audioa
Eta batez ere...
zuretzat sortutako espazio bat.
Ez egiteko.
Ez iristeko.
Ez demostratzeko.
💛 Zurekin egoteko.
Kaixo, Edurne naiz 💛
Bizitzan zehar egoera desberdinak bizi izan ditut. Batzuk errazak izan dira, eta beste batzuk zailagoak. Guztiek, ordea, zerbait erakutsi didate.
Nire ikaskuntzarik handiena nire txikiak jaio zirenean hasi zen.
Ama izan nintzenean, familia coaching ikasketak komunikazio-ez bortitzetik egiten hasi nintzen.
Eta edoskitzaroan bizi izan nuen krisi batean, konturatu nintzen zenbateraino estutzen nuen nire burua eta nire emozio eta beharrei lekua ematen hasi nintzen.
Indarguneetan oinarritutako coachinga eta mindfulnessa ezagutu nituen gero.
Baina ikaskuntzarik handiena ez zen tekniketan egon.
💛 Nire burua beste modu batera begiratzen ikustean egon zen.
Pixkanaka, epaiketatik onarpenera igaro nintzen.
Exijentziatik errespetura.
Eta nire buruarengandik urrun bizitzetik... niregana itzultzera.
Horregatik, gaur egun laguntzen diet beste emakume batzuei beren burua gehiago entzuten, gorputzarekin berriro konektatzen eta beren buruarekin harreman leunago, maitagarriago eta errespetuzkoago bat eraikitzen.
Poz handiz lagunduko dizut zure bidean ere 🌿
💛 Hona hemen 7 eguneko esperientzia bizi izan duten emakume batzuen hitzak
"Eskerrik asko. Plazer bat izan da."
"Zure hitzek asko lasaitzen naute, nire barrua ulertuko bazenu bezala"
"Oso gustora entzun ditut zure audioak"
"...azken egunetan lortu dut behin baino gehiagotan nire barrura joan eta konturatzea nola nagoen. ESKERRIKASKO!"
🗓️ Hurrengo edizioa
Ekainaren 22an hasiko gara 🌿
8 astez elkarrekin egingo dugu bide hau.
💛 Zure erritmoan.
💛 Presiorik gabe.
💛 Zure bizitza errealean.
🌿 Inbertsioa
197€
160€
Hasierako Niregana Itzuli egin dutenentzat bakarrik.
(2 ordainketatan egiteko aukera ere baduzu.)
Ekainaren 22an hasiko gara elkarrekin 🌿
💛 Zuregana itzultzeko bidea existitzen da
7 egun hauetan ate bat ireki da.
Eta agian...
ez duzu berriro ixtea nahi.
Ez duzu gehiago egin behar.
Ez duzu perfektua izan behar.
💛 Nahikoa da zure buruarekin harreman hau zaintzen jarraitu nahi izatea.
🌿 3 minutos para volver a ti
(un audio breve, solo para ti)
A veces paras,
pero por dentro no paras.
La mente sigue en marcha,
el cuerpo sigue tenso,
y aunque descanses… no terminas de sentir alivio.
Este audio es para ti.
Un momento pequeño
para bajar el ruido,
aflojar el cuerpo
y volver a sentirte un poco más en ti.
No tienes que hacer nada.
No tienes que entender nada.
Solo escuchar…
y quedarte un ratito contigo.
🎧 Escuchar el audio gratis (3 minutos)
No tienes que hacerlo bien. Solo estar.
Hartu arnasa eta itzuli zuregana 🌿
(audio labur bat zuretzat)
Batzuetan gelditzen gara,
baina barrutik ez gara gelditzen.
Burua oraindik martxan doa,
Gorputzak tentsioa darama,
eta atseden hartu arren... ez dugu horrela sentitzen.
Audio hau zuretzat da.
Momentu labur bat,
zarata pixka bat jeisteko
eta zure gorputzean berriz ere leku bat egiteko.
Ez duzu ezer egin behar.
Ez duzu ezer ulertu behar.
Besterik gabe, entzun...
eta zurekin egon momentu batez.
🎧 Entzun audioa doan (3 minutu)
Presarik gabeko momentu bat zuretzat 🌿