NIREGANA ITZULI 🌸

Harremanetan zure lekua barrutik hartzen ikasteko

12 asteko barne bidaia akonpainatua.

Batzuetan ez gara egun batean gure buruarengandik urruntzen.

Pixkanaka gertatzen da.

Besteen beharrak lehenesten hasten garenean.

Denontzat gaudenean.

Eta guretzat gero eta leku gutxiago uzten dugunean.

Egun batean gelditu eta konturatzen gara...

💛 Nekatuta gaudela.

💛 Ez dakigula oso ongi nola gauden.

💛 Besteak entzuten ditugula... baina gure burua gero eta gutxiago.

Eta askotan...

eguna amaitzean galdera bera egiten diogu gure buruari:

💛 Eta ni?

Agian honela sentitzen zara...

Egun osoa martxan pasatzen duzu.

Lanean.

Etxean.

Familiarekin.

Besteak entzuten.

Besteak zaintzen.

Besteen beharrak kontuan hartzen.

Eta ia konturatu gabe...

zure buruarengandik urruntzen hasi zara.

Batzuetan badakizu zer behar duzun.

Baina ez zara ausartzen esatera.

Bestea minduko ote den.

Egoista izango ote zaren.

Edo gatazka sortuko ote den beldur.

Beste batzuetan...

ez dakizu zer behar duzun.

Aspaldi ez diozulako zure buruari galdetu:

💛 Eta nik zer behar dut?

Eta horrela...

beste guztientzat lekua egiten jarraitzen duzu.

Zuretzat gero eta gutxiago.

Ez dago ezer gaziki zurekin

Agian urteetan ikasi duzu:

Ongi portatzen.

Besteak zaintzen.

Ez molestatzen.

Dena zure gain hartzen.

Indartsua izaten.

Horrek lagundu zizun.

Baina gaur...

agian ez dizu laguntzen.

Horregatik, gaur zure beharrak adieraztea kostatzen bazaizu,

ez da ahula zarelako.

Ez da egoista zarelako.

🌿 Inork ez dizulako irakatsi zu ere harremanen parte zarela.

Eta inork ez dizulako irakatsi...

zuregana berriro itzultzen.

Imajinatu...

Eguna amaitzean sentitzea:

💛 Gaur ni ere presente egon naiz nire bizitzan.

Lehenago konturatzea nola zauden.

Zure gorputzak bidaltzen dizkizun seinaleak entzutea.

Zure beharrak errurik gabe ikustea.

Lasaitasunez adieraztea.

Laguntza eskatzea.

Eta harremanetan presente egotea... zure burua abandonatu gabe.

Ez perfektu bizitzea.

Baizik eta zeure buruarekin koherenteago bizitzea.

Zer da Niregana Itzuli?

Ez da online ikastaro bat.

Ez da teoria gehiago.

Ez da zure burua konpontzeko programa bat.

🌿 Bizitzan zehar, berriro eta berriro zuregana itzultzen ikasteko metodologia bat da.

12 astez, pausoz pauso, zure buruarekin harreman berri bat eraikiko dugu.

Lehenengo, zure burua berriro ezagutzen.

Ondoren, zure buruaren alde jartzen.

Eta azkenik...

harremanetan zure lekua barrutik hartzen.

Zure barne bidaiaren

3 mugimendu

🌱 1. NIREGANA ITZULI

Nire burua berriro ezagutzen.

Lehenengo pausoa ez da aldatzea.

Gelditzea da.

Arnasa hartzea.

Zure gorputza entzutea.

Sentitzen duzuna ulertzea.

Zure beharrak ikustea.

Eta zure barruko ahotsa entzuten hastea.

Pixkanaka...

✔️ Lehenago konturatuko zara nola zauden.

✔️ Zure emozioak eta beharrak hobeto ulertuko dituzu.

✔️ Zure buruarekin berriro konektatzen hasiko zara.

🌿 2. NIRE BURUARI LEKUA EMATEN

Nire buruaren alde jartzen.

Gaur egiten dituzun gauza asko ulertuko dituzu.

Erru gutxiagorekin begiratuko diozu zure buruari.

Zure balioekin berriro konektatuko zara.

Zure indarguneak ezagutuko dituzu.

Zure ahotsa erabiltzen hasiko zara.

Eta laguntza jasotzea ere posible dela sentituko duzu...

Pixkanaka...

✔️ Ez zara hainbeste epaituko.

✔️ Zure buruarekin leunago hitz egingo duzu

✔️ Zure buruaren aliatu bihurtzen hasiko zara.

🌸 3. HARREMANETAN NIRE LEKUA HARTZEN

Barruan eraiki dudana kanpora eramaten.

Orain arte barruan eraiki duzun guztia...

zure harremanetara eramango dugu.

Ez gehiago emateko.

Ez gutxiago emateko.

Ni ere harremanaren parte naizela sentitzeko.

Ikasiko duzu:

Zure beharrak adierazten.

Laguntza eskatzen.

Gatazkak beste modu batean bizitzen.

Pixkanaka...

✔️ Ez zara hain erraz isilduko.

✔️ Gatazkak beste begirada batekin biziko dituzu.

✔️ Zure lekua hartzen hasiko zara...

zure burua abandonatu gabe.

Nola egingo dugu?

🎧 36 audio gidatu, astean 3.

📝 Barne bidaiaren koadernoa, ariketa eta hausnarketekin.

💬 WhatsApp komunitate pribatua, bidean bakarrik ez sentitzeko.

🌱 Eguneroko praktika txikiak, ikasitakoa benetan bizitzara eramateko.

🎁 Baliabide osagarriak, besteak beste:

  • Larrialdietarako audio gidatua.

  • Sinesmenei buruzko baliabide berezia.

  • Niregana Itzultzeko gida, programa amaitu ondoren ere zeuregana itzultzen laguntzeko.

🗓️ Hasiera data

Hurrengo edizioa: uztailaren 13an hasiko da.

Izena emateko azken eguna: uztailaren 10a.

12 astez elkarrekin egingo dugu barne bidaia hau.

Aste bakoitzean 3 audio gidatu jasoko dituzu, zure erritmoan entzuteko.

Ez duzu ordutegi jakin batean konektatu beharko.

Audioak nahi duzunean entzun ahal izango dituzu, eta aste osoan zehar WhatsApp komunitatean akonpainatuta egongo zara.

🌿 Lehen pausoa ematea besterik ez duzu falta.

Gainerako bidea elkarrekin egingo dugu.

Zer aurkituko duzu bidaia honen amaieran?

Ez dizut esango inoiz berriro nekatuko ez zarenik.

Ezta berriro zeure buruarengandik urrunduko ez zarenik ere.

Bizitza gertatzen delako.

Baina bai...

💛 Lehenago ohartuko zarela.

💛 Zeure burua gehiago entzungo duzula.

💛 Zure beharrak errurik gabe ikusiko dituzula.

💛 Harremanetan zure lekua hartzen hasiko zarela.

Eta, batez ere...

zugandik urruntzen ari zarela sentitzen duzunean, badakizula nora itzuli.

💛 Zuregana.

Nor izango da zure bidelagun?

Kaixo, Edurne naiz 💜

Irakaslea naiz lanbidez, eta urteak daramatzat pertsonak akonpainatzen: lehenengo ikasgelan, eta gaur egun baita emakumeekin ere, beren buruarekin eta harremanekin duten lotura zaintzen.

Baina Niregana Itzuli ez da nire formazioetatik sortu.

Nire bizitzatik sortu da.

Ni ere urte askotan beste guztientzat egoten saiatu naiz.

Besteak entzuten.

Besteak zaintzen.

Besteen beharrak nireen aurretik jartzen.

Eta, ia konturatu gabe, nire buruarengandik urruntzen.

Bidaia horretan konturatu nintzen ez nuela nire burua konpondu behar.

💛 Niregana itzuli behar nuen.

Gelditzen ikasi.

Nola nengoen entzuten.

Sentitzen nuena ulertzen.

Nire beharrak ikusten.

Eta pixkanaka, nire buruarekin harreman berri bat eraikitzen.

Bide horretan, irakasle bezala bizitako esperientziak eta coachingean, adimen emozionalean, mindfulness-ean, Komunikazio Ez Bortitzean, PNLn eta indarguneetan egindako formazioek tresna baliotsuak eman dizkidate.

Baina gaur badakit tresna horiek guztiak ez direla helburua.

🌿 Helburua emakume bakoitzak bere barruko iparrorratza berriro aurkitzea da.

Bere buruarekin konektatzea.

Bere emozioak eta beharrak entzutea.

Bere buruarekin leunago hitz egiten ikastea.

Eta harremanetan bere lekua hartzea...

bere burua galdu gabe.

Horixe da Niregana Itzuli programaren bihotza.

Eta pozgarria izango da niretzat barne bidaia honetan zure bidelagun izatea. 🤍🌿

Norentzat da barne bidaia hau?

Zuretzat da, baldin eta...

💛 Askotan beste guztien beharrak zureen aurretik jartzen badituzu.

💛 Zeure buruarengandik urrundu zarela sentitzen baduzu eta berriro

zurekin konektatu nahi baduzu.

💛 Zure beharrak errurik gabe entzuten eta adierazten ikasi nahi baduzu.

💛 Harremanetan zure lekua hartu nahi baduzu, besteekin konektatzen jarraituz baina zeure burua galdu gabe.

💛 Ez baduzu erantzun perfektuen bila ibili nahi, baizik eta pausoz pauso zure barruko iparrorratza berreskuratu.

🌿 Ez da perfekzioa bilatzen duen programa.

💛 Beraien buruarekin harreman berri bat eraiki nahi duten emakumeentzat da.

Ohiko galderak

🌿 Ez dut denbora askorik. Niretzat al da?

Bai. Programa eguneroko bizitzara egokitzeko diseinatuta dago. Audioak zure erritmoan entzun ahal izango dituzu, nahi duzun momentuan. Ez da gehiago egiteko programa bat; zure buruarekin berriro konektatzeko tarte txikiak sortzen laguntzeko da.

🌿 Eta aste batean ezin badut dena egin?

Ez da ezer gertatzen. Programa ez da presaka egiteko. Helburua ez da dena perfektu egitea, baizik eta zure prozesua errespetatzea. Audioak eta materiala zure esku izango dituzu, behar duzun erritmoan aurrera egiteko.

🌿 Zer aurkituko dut WhatsApp komunitatean?

Bidean lagunduko zaituen espazio goxo eta segurua. Abisuen taldea denez, ez dago ezer partekatzeko obligaziorik; zure moduan eta zure erritmoan egon zaitezke.

🌿 Programa hau niretzat izango al da, aurretik antzeko ezer egin ez badut?

Bai. Ez da aurretik esperientziarik izan behar. Barne bidaia hau pausoz pauso diseinatuta dago, lehen aldiz zure buruarekin modu honetan konektatzen hasten diren emakumeentzat ere.

🌿 Nola egin dezaket ordainketa?

Bizum bidez egin ahal izango duzu. Nahi baduzu, bi zatitan ordaintzeko aukera ere izango duzu. Botoian sakatuz nire Whatsappera eramango zaitu eta jarritu beharreko pausoak partekatuko dizkizut.

🌿 Eta zalantzarik badut?

Idatzi lasai. Pozik erantzungo dizut eta elkarrekin ikusiko dugu programa hau zure momenturako egokia den ala ez.

Zure inbertsioa

✨ 12 asteko barne bidaia akonpainatua.

🎧 36 audio gidatu.

📝 Barne bidaiaren koadernoa.

💬 WhatsApp komunitatea.

🎁 Baliabide osagarriak.

297 €

edo

2 ordainketatan: 160 € + 160 €

Agian urteak daramatzazu beste guztientzat lekua egiten

Agian orain zure txanda da.