🌱HASIERAKO NIREGANA ITZULI
5 eguneko audio bidezko bidaia

Aspaldi ez zara zure buruarekin eseri?
Ez duzu zure burua galdu.
Ez zaude hautsita.
Ez duzu zure bizitza hankaz gora.
Baina agian...
💛 aspaldi ez zara zure buruarekin eseri.
Aspaldi ez diozu zure buruari galdetu:
👉 Nola nago benetan?
👉 Zer sentitzen dut?
👉 Zer behar dut?
Egunak pasatzen dira.
Lana.
Familia.
Ardurak.
Besteen beharrak.
Eta konturatu gabe...
zeure burua azken lekuan geratzen da.
Ez nahita.
Ez gaizki egiten duzulako.
🌿 Horrela ikasi dugulako askotan.
Besteak zaintzen.
Besteak entzuten.
Besteak ulertzen.
Baina gutxitan erakutsi digutelako geure buruarekin gauza bera egiten.
Eta horrek nekea sortzen du.
Ez beti gorputzean bakarrik.
Barruan ere bai.
Batzuetan ez dakizu zer gertatzen zaizun.
Ez dago arazo handi bat.
Ez dago krisi handirik.
Baina...
💛 zerbait falta dela sentitzen duzu.
💛 zurekin konektatuta ez zaudela.
💛 automatikoki bizi zarela askotan.
Eta agian hori da gaur sentitzen duzuna.
🌿 Horregatik sortu dut Hasierako Niregana Itzuli
5 eguneko bidaia labur eta gidatua.
Ez gehiago egiteko.
Ez hobetzeko.
Ez zeure burua konpontzeko.
💛 Zeure buruarekin berriro topo egiteko.
🎧 Egunero audio labur bat jasoko duzu WhatsAppez.
Zure erritmora.
Presiorik gabe.
Eskakizunik gabe.
Bizitza errealean txertatzeko moduan.
🌱 5 egun hauetan...
1. EGUNA
💛 Gelditu eta zure buruari lekua egiten hasiko zara.
2. EGUNA
💛 Zure barruan gertatzen dena entzuten hasiko zara.
3. EGUNA
💛 Zure beharrak ere garrantzitsuak direla gogoratzen hasiko zara.
4. EGUNA
💛 Zure buruarekin leunago egoten hasiko zara.
5. EGUNA
💛 Zeuregana itzultzeko bidea badagoela sentituko duzu.
Hau zuretzat da baldin eta...
✔️ Beti besteentzako egoten bazara.
✔️ Nekatuta bazaude baina atsedenak ez badu guztiz laguntzen.
✔️ Kostatzen bazaizu gelditzea.
✔️ Zeure buruari arreta jartzean errua sentitzen baduzu.
✔️ Aspaldi ez badiozu zure buruari galdetu nola zauden.
✔️ Berriro zurekin konektatu nahi baduzu.
🌿 Ez duzu dena aldatu behar.
Ez duzu dena ulertu behar.
Ez duzu dena konpondu behar.
Batzuetan lehen pausoa askoz xumeagoa da.
🌿 Gelditzea.
🌿 Arnasa hartzea.
🌿 Eta berriro zeure burua entzutea.
💛 Imajinatu 5 egun barru...
Goizean esnatzea eta segundu batez gelditzea.
Zure buruari galdetzea:
💛 Nola nago gaur?
Eta erantzuna entzuten hastea.
Ez perfektu.
Ez beti.
Baina lehen baino gehiago.
Hortik hasten baita aldaketa.
🌿 Zer jasoko duzu Whatsappez?
✔️ 5 audio gidatu (5-7 min.)
✔️ Goizeko eta gaueko laguntza-mezuak
✔️ Zure erritmora egiteko aukera
✔️ Bizitza errealean txertatzeko moduko proposamen txikiak
✔️ 🎁 Bonus audioa:
Mini pausa gidatua
"Minutu batean zeuregana itzultzeko"
💛 PREZIOA
17€
Batzuetan ez duzu gehiago behar.
Lehen pausoa besterik ez.
Beste emakume batzuk honela bizi izan dute...
"Eskerrik asko. Plazer bat izan da."
"Zure hitzek asko lasaitzen naute, nire barrua ulertuko bazenu bezala"
"Oso gustora entzun ditut zure audioak"
"...azken egunetan lortu dut behin baino gehiagotan nire barrura joan eta konturatzea nola nagoen. ESKERRIKASKO!"

🌸 Kaixo, Edurne naiz.
Ama, irakaslea eta coacha naiz.
Eta egia esan, nire buruari benetan entzuten hasi nintzen ama izan nintzenean.
Ordura arte, besteak zaintzea naturalki ateratzen zitzaidan.
Besteek zer behar zuten ikustea.
Besteak nola zeuden konturatzea.
Besteentzako egotea.
Baina ama izan nintzenean, exijentzia, erritmoa, ardurak eta egunerokoaren zurrunbiloa iritsi ziren.
Eta momentu batean konturatu nintzen galdera bat falta zela nire bizitzan:
💛 Eta ni?
Ez nituen erantzunak berehala aurkitu.
Baina nire buruari lekua egiten hasi nintzenean, zerbait aldatzen hasi zen nire barruan.
Lehenengo nire buruarekin nuen harremana.
Eta gero, pixkanaka, nire inguruko harremanak ere.
Horregatik sortu nuen Hasierako Niregana Itzuli.
🌿 Beste emakume batzuei ere beren buruarekin berriro topo egiteko espazio txiki bat eskaintzeko.
🌿 Prest al zaude, zu ere, berriro zure buruarekin esertzeko?
Ez perfektu egiteko.
Ez gehiago egiteko.
💛 Entzuteko.
Eman izena hemen behean👇
eta jarraitu hurrengo orrialdeko pausuak ✨
🌱 Astelehenean hasiko gara.