Ez zaude nekatuta bakarrik…

agian zure buruarengandik urrun zaude 💛

3 eguneko doako erronka

zurekin berriro konektatzen hasteko.

🎧 Audio gidatu laburrak
📲 WhatsApp bidez
🌿 Euskaraz
💛 Presiorik gabe

Egun osoa martxan pasatzen duzu.

Iristen.
Erantzuten.
Antolatzen.
Besteentzako egoten.

Eta askotan…
zuretzat ia geratu gabe.

Agian azkenaldian:

  • atseden hartu arren, barruko nekea ez zaizu joaten

  • gorputza tentsioan sentitzen duzu

  • ez dakizu oso ongi zer behar duzun

  • denarekin ahal izan beharko zenukeela sentitzen duzu

  • eta barruan, zure buruarengandik urrun zaudela nabaritzen duzu

Eta ez.
Ez da indar falta.

💛 Agian denbora gehiegi daramazu zure burua entzun gabe.

Horregatik sortu dut 3 eguneko doako erronka txiki hau, zure burua berriro entzuten hasteko.

🌿 Ekainaren 1ean hasiko gara. (astelehena)

Ez duzu denbora gehiago behar.

Gelditzeko modu desberdin bat behar duzu.

✨ Izena eman doan hemen 👇

Ez duzu ezer partekatu behar. Ez duzu ezer "ongi" egin behar.

ZER DA ERRONKA HAU?

3 egunetako espazio txiki bat zuretzat 🌿

Erronka honetan, egunero audio gidatu labur bat jasoko duzu Abisuen WhatsApp taldean. (5-7 min.)

Ez da gehiago egiteko.
Ez da perfektu egiteko.
Ez da zure burua konpontzeko.

💛 Pixkanaka zurekin berriro konektatzen hasteko baizik.

🎧Zure bizitzaren erdian egin dezakezu:

Kotxean, paseoan, etxean, ohera joan aurretik...

3 EGUNETAN ZER LANDUKO DUGU?

🎧 1. eguna

Ez zaude nekatuta bakarrik… urrun zaude zure buruarengandik

Zure barruan zer gertatzen ari den entzuten hasiko gara, presiorik gabe.

🎧 2. eguna

Ez da indar falta

Barruko exijentzia nola agertzen den ikusiko dugu, leuntasunez.

🎧 3. eguna

Ez duzu bakarrik ahal izan behar

Zuretzako espazio bat izateak zer esan nahi duen sentituko dugu.

Ez dugu perfektu egingo.

Askoz sinpleagoa den zerbaitetik hasiko gara:

✨ kontzientziazko une txikiak

✨ zurekin egoten hasten zaren momentuak

✨ eta barruan zerbait askatzen hastea

Ez duzu ezer partekatu behar. Ezta ongi egin ere.

ERRONKA HAU ZURETZAT IZAN DAITEKE BALDIN ETA...

  • denontzat zaudela sentitzen baduzu, baina zuretzat ez hainbeste

  • automatikoki bizitzen ari zarela nabaritzen baduzu

  • barruan nekea, tentsioa edo saturazioa baduzu

  • zure burua entzuten hasi nahi baduzu

  • ez baduzu beste obligazio bat nahi, baizik eta zuretzako espazio txiki bat

Hauetako zerbaitek zurekin bat egiten badu, erronka hau hasteko leku polita izan daiteke.

HONELA FUNTZIONATZEN DU:

1️⃣ Orrialde honetan izena ematen duzu.

2️⃣ Baieztapen orrialdea irekiko zaizu erronkako WhatsApp taldearen estekarekin.

3️⃣ BATU eta bertan jasoko dituzu egunero audioak.

💛 Taldea abisuen taldea izango da.
Ez duzu ezer partekatu behar.
Nahi baduzu, pribatuan idatzi ahal izango didazu.

NOR DAGO HONEN ATZEAN?

Kaixo 💛
Edurne naiz.

Mindfulness-ean, indarguneetan eta bidelaguntza emozionalean coach bezala formatua,

eta Niregana Itzuli prozesuen sortzailea.

Ni ere egon naiz denbora luzez kanpora begira bizitzen.
Dena sostengatzen saiatzen.
Eta pixkanaka nire buruarengandik urruntzen...

Eta nire bikiak jaio zirenean, edoskitze krisi batean nengoela, zerbait ulertu nuen:

ez nuela gehiago egin behar.
Nire burua entzuten hasi behar nuela.

Ez zen egun batetik bestera izan... pixkanaka, geldialdi txikiak eginez, arnasa lasai hartuz, nire gorputza entzunez, behin eta berriro niregana itzuliz...

Horregatik sortu dut erronka hau:
zuretzako espazio txiki bat irekitzen hasteko 💛

Batzuetan zureganako itzulera ez da aldaketa handiekin hasten.

Gelditzeko une txiki batekin hasten da.